Gure lana
Giza komunikazioaren gaitasunen batean nahasmenduak dituzten patologiak edo zailtasunak aztertzeaz, prebenitzeaz, detektatzeaz, ebaluatzeaz, diagnostikatzeaz eta tratatzeaz arduratuko gara, beti ere norbanakoaren erritmoa errespetatu eta aintzat hartuz.
Patologia hauetako gehienetan, nahasmendu motorrak, sentsitiboak, kognitiboak, emozionalak eta jokabidezkoak izaten dira. Hauek lantzeko, talde-lan ona egingo dugu, horregatik, guk espezialista ezberdinekin (irakasle, psikologo, mediku, dentista, ….) koordinazio batean lan egin ohi dugu, helburu funtzionalak planteatuz, beti ere pertsonen bizi-kalitatea ahalik eta gehien hobetuz.
Honela, gure lana, galdu ez dituen gaitasunei eutsi edo/eta komunikazioari (ahotsa, hizketa eta hizkuntza) edo arnasketa, irenstea edo murtxikatzea bezalako prozesuetan eragiten duten alterazio miofuntzionalei lotutako alderdiak berreskuratzera edo horietan esku hartzera bideratuko da.
Haurtzarotik helduarora bitarteko nahasmenduak hartatuko ditugu, honako patologietan lan eginez:
● Hizkuntzaren ulermenarekin edo adierazpenarekin lotutako asaldurak, ahoz zein idatziz: hizkuntza eskuratzeko eta garatzeko zailtasunak, hizkuntzaren atzerapen sinplea, hizkuntzaren nahasmendu espezifikoa, irakurtzeko zailtasunak, entzumen-galera, garapenaren nahasmendu orokortua, dislexiak, disortografia, afasiak, alexiak, arreta gabezia, …
● Hizketaren alterazioak: dislalia funtzionala eta organikoa, takilalia, bradilalia, takifemia edo toteltasuna, disartria, anartria edo apraxia, garun-paralisia, e.a.
● Ahotsaren alterazioak: disfonia hipertonikoa edo hipotonikoa, afonia, noduluak, polipoak, laringektomia, alde bakarreko edo biko sokaren paralisia, fono-arnas koordinazioko arazoak, e.a.
● Arnasketa, irenstea edo murtxikatzea bezalako prozesuek behar bezala funtzionatzea dakarten alterazio miofuntzionalak: disfagia, aho barruko hipo-hipersentikortasuna, irensketa atipikoa, indar-falta irenste muskuluetan, hala nola mihia, ezpainak edo laringea, irenste-islarik eza edo isla falta, laringeko mugikortasun arazoak, elikadura boloak osatzean zailtasunak e.a.
● Alterazio neurologikoak, jasandako kalte zerebral batean (istripu zerebrobaskularrak, traumatismo kraneoentzefalikoak, anoxiak, tumoreak edo garuneko infekzioak…) edo gaixotasun Neurodegeneratiboen (esklerosi anizkoitza, dementziak, parkisonak, e.a.) ondorioz maila neurologikoan eragina duen edozein pertsonarekin lan egiten dugu.